Zelai berde eta bidexka estuetatik barrena, Kantauri itsasora ematen duten labarretatik hurbil korritu zuten atzo XVI. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak. Karrera jokatzeko eskubidea ematen zuten txartelak ia ohartu gabe ahitu ziren pasa den maiatzean, eta ia 700 korrikalari bertaratu ziren Beheko plazara lasterketa luzean edo motzean parte hartzeko asmoz.
Ohikoa den bezala, kirol proba horrek irudi gogoangarri asko eskaini zituen. Ondoko loturan ikus daitezke atzoko egunak emandako argazki batzuk:
Aurtengo trailean parte hartu duten korrikalari guztiei atera zitzaizkien argazkiak San Telmo inguruan. Lotura horretan aurkitu ahal izango dute korrikalariek beraien argazkiak.