Haur antzezlan batekin hasiko da igandean udazkeneko arte eszenikoen egitaraua

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 7a

Antzezlaneko aktoreak.

Ipurbeltz zozoak beleari antzezlana ikusteko aukera izango da datorren igandean, hilaren 12an, eguerdiko 12:00etan Aita Mari aretoan. Hitzordu horrek emango hasiera udazkeneko arte eszenikoen eskaintzari. 

Udazkenarekin batera bueltan dira Zumaian antzezlanak eta arte eszenikoen inguruko bestelako hitzorduak. Kurtso berriko lehen saioa datorren igandean, urriaren 12an izango da, eta haurrei zein familia osoari zuzendutako antzezlana izango da, Ipurbeltz zozoak beleari lana, hain zuzen. Emanaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Aita Mari aretoan, eta sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai, online sarrerakzumaia.eus webgunean, edota Turismo Bulegoan. Sarreren prezioa 4,25 euro izango da. 

Sinopsia

Bakoitzak kolore ezberdin batekin ikusten dugu bizitza eta askotan ez gara konturatzen besteen koloreak gurea bezain baliozkoak direla.

Zuhaitzentzat bizitza berdea da, Arbirentzat ordea morea. Bakoitzak era ezberdin batetan ikusten ditu gauzak eta ez dute elkar ulertzen, baina hasieran arazo bat dirudiena, altxor batetan bihurtzen da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide