Zortzigarren amaitu du Maite Urteagak txirrindularitzako Andaluziako Itzulia

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 13a

Maite Urteaga, eskuinean. (Utzitakoa)

Etapa bakarraz osatu da pasa den asteburuan jokatutako txirrindularitza proba, nahiz eta bestelakoak ziren hasiera batean asmoak. Eulen-Jira Bira Bira taldearekin aritu da zumaiarra, eta irabazlearengandik minutu eta 51 segundora bukatu du itzulia. 

Denboraldi amaiera bikaina ari da egiten Maite Urteaga txirrindulari zumaiarra. Irailean Ardecheko Tourrean aritu zen, stagiaire gisa, Laboral Kutxa-Euskadi taldearekin, eta urriaren hasieran Europako txirrindularitza txapelketa jokatu zuen Espainiako selekzioan. Denboraldiaren hondarretan Andaluziako Itzulian aritu da Urteaga bere taldearekin, Zarauzko Eulen-Jira Bira taldearekin, eta hitzordu horretan ere bere onena emateko gai izan da. 

Lau etapaz osatutako itzulia izan behar zuen, baina azkenean bakarrera mugatu zen. Etapako une garrantzitsuenean, onenekin geratu zen Urteaga, Laboral Kutxa-Euskadi eta Movistarreko txirrindulariekin, hain zuzen. Amaieran, zortzigarren postua eskuratu zuen Maite Urteagak, irabazle izan den Catrin Fergussonengandik 1:51 minutu eskasera.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide