Garaipenarekin hasi du Imanol Lopezek Winter Serieseko ibilbidea

Juan Luis Romatet

Urreisti eta Lopez, atzoko partidan. (Eraman)

Winter Series pilota txapelketako lehen jardunaldia jokatu zuten atzo iluntzean Gernikako frontoian. Eñaut Urreisti mutrikuarrarekin osatu du bikotea txapelketa horretan, eta lehen partidan garaile suertatu dira. 

Erretiroa hartuko zuela iragarri ondorengo lehen partida jokatu zuen Imanol Lopez puntista zumaiarrak atzo, Gernikako frontoiak hartuko duen Winter Series txapelketako lehen jardunaldian. Eñaut Urreisti aurrelari mutrikuarrarekin osatuko du Lopezek bikotea denboraldi berriari hasiera emango dion txapelketa handian. 

Goixerri eta Manci izan zituzten aurkari atzoko norgehiagokan, eta bi jokotan nagusitu ziren mutrikuarra eta zumairrak: 9-15, 7-15. Emaitzak ikusita garaipen erreza izan zela ondorioztatu badaiteke ere, landutakoa izan zen, eta jokoan oso zentratuta egon ziren une oro. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide