Zumaian grabatuko duten 'Aho beltza' film laburrerako figurante bila dabiltza

Maria Maya Manterola 2025eko azaroaren 2a

Argazkia: pexels.com.

Zenbait pasarte grabatuko dituzte hilaren 8, 9 eta 10ean, Torreberri gaztetxean. 30 urtetik gorako figuranteak behar dituzte.

Alba Lozano zinemagile barakaldoarra Aho beltza izeneko film laburraren sortze prozesuan da, eta Zumaian izango da datozen egunetan. Helduei zuzenduriko antzezpen tailerra eskainiko du bihar, eta datorren asteburuan, azaroaren 8, 9 eta 10ean, film laburrerako zenbait pasarte grabatuko ditu Zumaian, Torreberri gaztetxean.

Laburrak pelikula baten grabaketa-amaierako festa baten inguruan hitz egiten du, eta azaldu dute 30 urtetik gorako figuranteak behar dituztela Zumaian izango diren egunetan. Parte hartzeko 665 703 649 (Ekain) telefono zenbakira idatzi daiteke, izen-abizenak adierazita. Filmaketa barrutik bizitzeko aukera izango dute figuranteek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide