Janire Gonzalez-Etxabarri, Gipuzkoarren Kirola herritarren sarirako sailkatuen artean

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 11

Janire Gonzalez-Etxabarri, Munduko txapelketa irabazi zuen unean. (Bat Basque Team)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol departamentuak antolatutako Kirol Galan emango dituzte sariak, etzi, ostegunean, 19:00etatik aurrera. 

Kirolariek eta Gipuzkoako kirol eremuarekin zerikusia duten pertsonek "kirolaren alde etengabe" egiten duten lana aitortu asmoz, Kirol gala antolatu du aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol departamentuak. Kirol gala etzi egingo dute, ostegunean, 19:00etatik aurrera, Donostian. 

Sari desberdinak emango dituzte, eta horietako bat da Gipuzkoarren Kirola Herritarren Saria. Hautagaien artean eskualdeko kirolari sorta bat izan da, eta horien artean da Janire Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarra. Denboraldi aparta egin du aurten, eta lorpenen artean da irailaren 14an El Salvadorren irabazi zuen Munduko surf txapelketa. Egun gutxi batzuk geroago herrian jaso zuen zumaiarren omenaldia, eta urriaren 25ean, Realak Anoetan egindakoa. 

Herritarrek astelehen gauerdira arte izan dute beraien gogokoenen alde botoa emateko aukera, eta irabazleen izenak osteguneko Kirol galan emango dituzte jakitera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide