Beste urte batez, herritarren irakurzaletasuna sustatzeko egitaraua prestatu du Udaleko Kultura Sailak. Pasa den astean, irakurle taldearen saioa izan zen, baita Sara Uribe-Etxeberria poetaren irakurketa ere. Aste honetan beste bi ekitaldi izango dira, gaur lehena eta etzi bigarrena.
Gaurkoan, liburu aurkezpen bat izango da Alondegiko ganbaran, 18:30ean hasita. Markos Zapiainek Txillardegi hizkuntzalari argitalpena aurkeztuko du. Liburu horretan, Txillardegik hizkuntzalaritzan egindako lana eta zituen iritziak bildu ditu: linguistika estrukturalistan topaturiko oinarriak (Saussure), antropologiarekiko loturak (Levi-Strauss), psikoanalisiarekiko kontaktuak (Lacan)… Hizkuntzak pentsaera baldintzatzen ote duen izan zen garaiko eztabaida sutsueta bat, eta horretan Txillardegiren ikuspegi ñabarra zehazten da, baita izandako polemiken berri eman ere.
Egitarauari amaiera emateko, datorren ostegunean, hilaren 18an, ipuin kontaketa saioa izango da Alondegiko haur liburutegian, 17:30ean. Ana Apikak Familia-albuma izeneko bilduma irakurriko die haurrei. Saioa 4 urtetik gora haurrei zuzenduta egongo da.