'Un simple accidente' film iraniarra emango dute gaur zine forum saioan

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 15a

Urrezko Palmorria irabazi zuen Jafar Panahi zinemagilearen azken lanak, iazko Canneseko jaialdian. Saioa 19:00etan izango da, Aita Mari aretoan.

Urteko lehen zine forum saioa izango da gaur arratsaldean Aita Mari zinema aretoan. Ostarrenak sei film aukeratu ditu neguko txandarako, eta lehena Jafar Panahi zinemagilearen Un simple accidente da. Film horrek iazko Canneseko jaialdiko sari nagusia, Urrezko Palmorria, irabazi zuen. Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai. 

Sinopsia

Gizon bat kotxea gidatzen ari da. Gaua da. Kotxean doaz harekin bere emaztea, haurdun dagoena, eta bere alaba, musika altu jarri eta dantzatu nahi duena. Musikaren inguruan eztabaidan ari direla, zerbait harrapatzen dute. Gizona, begiratzera joan, eta txakur bat dela ohartzen da. Istripu txiki bat izan da.

Vahid telefonoz ari da amarekin. Furgoneta behar duela gogorarazten dio. Bere tailerrera laguntza behar duen gizon bat sartzen da. Gaua da eta istripu txiki bat izan du. Vahidek gizonaren hanka protesikoak egiten duen zarata ezagutu du. Preso zegoela torturatu zuen inspektorea da. Hurrengo egunean, gizona jarraitu eta bahitu egingo du, bizirik lurperatzeko asmoarekin. Gainean lurra botatzen ari zaiola, ordea, zalantza sortuko zaio: hura al da torturatu zuen gizona, edo nahastu egin al da? Gizona identifikatu dezakeen lekukoren baten bila joango da Vahid, istripu txiki bat eragin baino lehen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide