Pagoetara bisita bikoitza egingo dute larunbatean Indamendi mendi bazkuneko kideek. Haurrei zuzendutako irteera iragarri zuen elkarteak lehenbizi, eta orain korrika taldeak egingo duen saioa gehitu behar zaio.
Elkano auzotik abiatu eta Pagoetako tontorrera (717 m) arteko joan-etorria egingo dute korrikalariek. Ibilbide horrek 14,6 kilometro eta 580 metroko desnibel positiboa eta negatiboa ditu, eta oro har, korrika aritzen den edozein pertsonarentzat egingarria dela adierazi dute antolatzaileek. Aukeran, eta taldearen indarraren arabera, Ibilbidea luzatu eta Indamendira ere igotzeko aukera egongo da.
Elkanora kotxez joango dira. Hitzordua goizeko 08:00etan jarri dute, eta skate parkean (GKN eta Futbol zelai parean dagoen aparkalekuan) elkartuko dira eta bertan antolatuko dituzte autoak. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen dute.
Izen-ematea Indamendiko webgunetik egingo da. Hala ere, edozein zalantza argitzeko watsapez idatzi 666377442 telefonora.