Lan heriotza salatzeko mobilizazioak deitu dituzte sindikatuek astelehenerako

Maria Maya Manterola 2026ko urtarrilaren 31

Eguerdian Estaños Matiena enpresaren parean egingo dute protesta, LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta HIRU sindikatuek deituta. LAB sindikatuak arratsaldean ere kalera ateratzeko deia egin du lan heriotza gaitzesteko.

Estaños Matiena enpresan 32 urteko behargin bat zendu zen atzo pieza handi baten kolpea jaso ondoren. Lan heriotza gaitzesteko, mobilizazioak izango dira astelehenean, otsailak 2, sindikatuek deituta. Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte lelo hartuta egin dute bat LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta HIRU sindikatuek protesta egiteko, eta Estaños Matienaren parean elkartzera deitu dute, 12:00etan.

LAB sindikatuak arratsalde partean ere kalera ateratzeko deia egin du. Saregile plazan izango da elkarretaratzea, 19:00etan, Prekaritatea hiltzailea! lemapean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide