24. Korrikaren lekukoak eskuratzeko epea zabalik da

Maddi Txintxurreta 2026ko otsailaren 4a

Hainbat lagun, 23. Korrika Zumaiatik pasatu zen unean. (Korrika)

Korrikako lekukoa eskuratu nahi dutenek martxoaren 6ra arte izango dute eskaera egiteko aukera. Bestetik, gaurtik ostegunera egongo da Korrikako arropa eskuragarri, Orioko euskaltegian. 

Martxoaren 25ean igaroko da Korrikaren 24. edizioa Zumaiatik, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoneko zabalik da lekukoa eskuratzeko epea. Hain justu, martxoaren 6ra arte izango da Aian, Orion, Zarautzen, Getarian eta Zumaian horretarako aukera, eta interesdunek urola-kosta@korrika.eus helbidera idatzi dezakete eskaera egiteko.

Petoak eskuragarri, euskaltegian

Otsailaren 9tik 12ra bitartean 24. Korrikako arropa eskuratzeko aukera izango dute herritarrek Igor AEK euskaltegian. Hain zuzen ere, astelehenean, asteazkenean eta ostegunean 17:00etatik 18:00etara izango da erosketa egiteko aukera, eta astearte goizean ere bai, 11:30etik 12:30era. Petoak ere dagoeneko eskuratu daitezke euskaltegian.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ordainketak txartelarekin egin beharko dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide