Inauteriak 2026

Bihar zabalduko dute Inauterietako kartel lehiaketan aurkeztutako lanen erakusketa

Maria Maya Manterola 2026ko otsailaren 4a

Inauterietako kartel lehiaketako proposamenak, Alondegiko sarreran. (Juan Luis Romatet)

Bisitariek gogoko kartelaren aldeko botoa eman ahal izango dute; boto gehien jasotzen dituen proposamenak jasoko du herritarren saria. 

Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Epaimahaiaren erabakiaren berri eman du jada: Monica Rubio Ortegak irabazi du lehiaketa. Beste sari bat ere banatuko da, ordea, eta herritarrek erabakiko dute zer kartel saritu. 

Bihar, osteguna, zabalduko dute aurten lehiaketara aurkeztutako lanak biltzen dituen erakusketa, eta martxoaren 16ra artean izango da ikusgai, Alondegiko sarreran. Bisitariek gogokoen dituzten lanen aldeko botoa emateko aukera izango dute. Boto gehien jasotzen dituen kartelak irabaziko du lehiaketako herritarren saria. Gertu merkatarien elkarteak emandako 50 euroko erosketa txartela izango da, herriko saltokietan erabiltzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide