Bihar arte bisitatu ahal izango da inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa, Alondegiko sarreran. Hilaren hasieratik dago mostra bertan, eta tarte horretan herritarrek gustukoen duten lana bozkatzeko aukera ere izan dute; hain justu, Herritarren Saria erabakiko duen boza emateko azken eguna ere bihar izango da.
Boto gehien jasotzen dituen kartelak Gertu merkatarien elkarteak emandako 50 euroko erosketa txartel bat jasoko du. Sari hori, herriko saltokietan erabili ahal izango du irabazleak.
Pasa den astean eman zuten jakitera aurtengo sari nagusia nork irabazi duen: epaimahaiak horrela ebatzita, Monica Rubiorena da aurtengo kartel irabazlea.