San Telmo jaietako repetizioen baitan bertsio gaua egingo dute aurten ere. Ohi bezala, txosnetan izango da, apirilaren 17an, ostiralez. Zumaiako Txosnek zabaldu dute dagoeneko kontzertu herrikoietan parte hartzeko izena emateko epea. Interesdunek zumaikotxosnak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute martxoaren 9a baino lehen.
Bertsio gauean parte hartzera eta "inongo konplexu eta lotsarik gabe oholtza gainera igotzera" deitu dute antolatzaileek. Iaz, dozena bat taldek parte hartu zuen bertsio gauean.