Poesiari tartea egin zioten atzo Zumaiako Emakumeon Etxean. Sara Uribe-Etxeberria zumaiarrak poesia errezitaldia eskaini zuen arratsaldea iluntze bihurtzearekin batera. Kuntzak eta kerak poema bilduma izan zuen saioko ardatza, eta batzuetan ahots soilarekin, beste batzuetan gitarraren laguntzarekin, joan zen poemak irakurtzen.
Poeta zumaiarrak Donostia Kultura VIII. Poesia Saria irabazi zuen iaz, eta Kuntzak eta kerak saria jaso eta gero argitaratutako liburua.