Inauteriak 2026

'Pradales eta Ayuso' eta 'Lego', inauterietako mozorro lehiaketako irabazleak

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 20a

Banakako edo binakako lehiaketa irabazi duen mozorroa.

Pasa den larunbatean egindako argazki txokora igo zirenen artean aukeratu dituzte aurtengo inauterietako mozorro onenak. Bart gauerdian itxi zen botoa emateko epea. 

Pradales eta Ayuso banakako edo binakako lehiaketan, eta Lego taldekoan. Bi mozorro horiek izan dira aurtengo inauterietako onenak, Zumaia Guka webguneko erabiltzaileen arabera.

Azken urteotan gertatu bezala, argazki txokoa egin zuten Oxford aretoan, eta hara igo zirenei ateratako argazkiak Zumaia Guka webgunera igo zituzten, baita bozkatzeko aukera zabaldu ere. Astelehen arratsaldetik ostegun gauerdira egon da botoa emateko epea zabalik, eta aipatu bi mozorroek jaso dituzte boto gehien.

Taldekako lehiaketa irabazi duen 'Lego' mozorroa.

Banaka edo binakako lehiaketako irabazleek 80 euroko saria jasoko dute Gerturen erosketa txarteletan, eta 200 euroko saria taldekoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide