Santelmoetan eta sanpedroetan Gernika parkean salmenta postuak jartzeko eskaera egin dutenen artean egindako zozketaren emaitza kaleratu du Zumaiako Udalak. Dokumentu honetan ikus daiteke zozketaren emaitza, eta zerrendan azaltzen diren eskatzaileek otsailaren 23tik martxoaren 13ra (biak barne) bitartean baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten dokumentazioa eta ordain agiria aurkeztu beharko dituzte udaletxean edo egoitza telematikoan.
Udalak jakinarazi duenez, epearen barruan eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea edo izendatutako epetatik kanpo egiteak, kaleratuta utziko du baimendutako saltzailea eta itxaron zerrendako hurrengoari deituko zaio. Hark bost eguneko epea izango du tramite guztiak egiteko.
Zumaiako Udalak deialdia egiterakoan jakinarazi duenez, eskatzaile bakoitzak postu bakarra jarri ahal izango du, eta gehienez ere, hamabost postu egotea baimenduko ditu. Baimena eskuratzen dutenek, ordea, bi jaietan jarri ahal izango dute postua.