Agustin Aizpuruak irabazi du Distiraren otsaileko lehiaketa soziala

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 24a

Irudi honekin irabazi du Agustin Aizpuruak otsaileko lehiaketa soziala. (Agustin Aizpurua)

Xake izan da hil honetako lehiaketako gaia, eta 23 argazki aurkeztu dituzte elkarteko bazkideek. 

Distira Zumaiako argazki elkarteak antolatutako argazki lehiaketa sozialaren otsaileko irabazlea Agustin Aizpurua izan da. Xakearen bueltan atera behar izan dituzte irudiak honakoan, eta epaileen ustez berea izan da aurkeztutako lan onena. Bigarren saria Charo Hernandezek irabazi du, eta Fernando Martinek hirugarrengoa. Guztira, 23 lan aurkeztu dituzte hilabete horretako lehiaketara. 

Elkarteko bazkideei zuzendutako lehiaketa da honakoa. Udazkenean ematen dituzte denboraldiko gaiak, eta parte hartzaileek epe jakin bat izaten dute argazkiak ateratzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide