Martxoaren 8a

Feminismotik eraikitako mundu berri baten aldarriak Zumaiako kaleak hartuko ditu gaur

Maddi Txintxurreta

Hainbat herritar, 2024ko Martxoaren 8ko manifestazioan. (Juan Luis Romatet)

Zumaiako Mugimendu Feministak 12:30ean hasiko du manifestazioa, Beheko Plazatik hasita. Itaiak, berriz, Zarautzen mobilizatzera deitu ditu zumaiarrak.

Gaur, Martxoak 8, Zumaiako plazak eta kaleak zapalkuntza sistemen kontrako aldarriekin betetzeko deia egin du Zumaiako Mugimendu Feministak. Beste mundu bat feminismotik leloarekin deitu duen Emakumeen Nazioarteko Eguneko mobilizazioa 12:30ean hasiko da, Beheko Plazatik. Aurretik, 10:00etan hasita, Zumaiako Mugimendu Feminista osatzen duten taldeek solasaldia eskainiko dute Oxford aretoan.

Itaia antolakundeak, berriz, Zarautzen antolatu duten manifestazioan parte hartzera deitu ditu zumaiarrak. 12:00etan hasiko dute mobilizazioa, Lege Zaharraren Enparantzan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide