Musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izan dute haurrek zein gurasoek Komentuko lorategian

Juan Luis Romatet

Udaberri hasierarako Zumaiako Musika eta Dantzak antolatutako emanaldien lehen saioa egin zuten atzo arratsaldean. Gaur eta etzi ere izango dira musika eta dantzaren bueltan antolatutako ekintzak. 

Ibilaldi musikatuak antolatu ditu Zumaiako Musika ea Dantza Eskolak udaberri hasierarako. Hala, aste honetarako hiru hitzordu programatu ditu, eta lehena atzo bertan egin zuten, Komentuaren lorategian. Bertan, musikarekin eta dantzarekin jolas egiteko parada izan zuten ikastetxe horretako ikasleek, baina baita haien gurasoek ere. 

Ekimenak gaur eta etzi izango du jarraipena. Gaur, asteartea, 17:15ean hasita, musika tailerreko, Supertxikas taldeko, zeharkako flautaren, pianoko, euskal dantzen, trikitilarien eta txistularien entzunaldi laburrak izango dira. Etzi, ordea, ostegunean, 16:45ean hasita saxofoien eta erromeriaren txanda izango da.

Argazkiak: Utzitakoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide