Santelmoak 2026

Aurtengo San Telmo jaiek badute egitaraua

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 27a

Udaleko eta herriko eragileen ordezkariak, egitaruaren aurkezpenean. (Zumaiako Udala)

Zumaiako Udalak herriko eragileekin elkarlanean ondutako egitaraua aurkeztu dute. Santelmoak apirilaren 10ean hasiko dira eta 19an amaitu.

Apirilaren 10ean hasiko diren San Telmo jaietarako berotze aldera, Zumaiako Udalak festa horietarako ondutako egitaraua aurkeztu du. Azken urteotan egin bezala, herriko eragileekin batera prestatu dute jai horietarako ekitaldi eskaintza. 

Festak bi asteburutara luzatuko dira, eta egun horietan ez dira faltako musika saioak, kirol jarduerak, baita sabela betetzeko aukera desberdinak ere, egitarauan ikus daitekeen bezala. 

Apirilak 10, ostirala

  • 17:30. Odieta frontoia, pala egokitua bikoteka eta kirol ikuskizuna, GKS eta IASek antolatuta.
  • 19:30. Torreberri aterpea, Ukabilak Gora taldeak antolatuta, kontzertuak: SOEZ eta Fronte Berria. 
  • 21:00. Txosnagunea, DJ gaua. 
  • 22:00. Zumaiena, bertso jaialdia: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena, Aitor Etxebarriazarraga, Xabat Illarregi eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Jon Maia.

Apirilak 11, larunbata

  • 11:00. Udal Txistulari Bandaren kalejira.
  • 12:00. San Telmo ermita, txupinazoa jaiei hasiera emateko.
  • Jarraian, jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta.
  • Ondoren, hamaiketakoa, Itxas Gain elkarteak antolatuta. Tartea alaitzeko, trikitilariak eta Bertso Eskolako ikasleak.
  • 12:30. Zumai txaranga kalejiran eta trikitilariak herrian zehar.
  • 12:45. Ondartxo, euskal dantzak Musika Eskolako ikasleen eskutik. (Euria eginez gero, Zumaiena aretoan).
  • 13:30. Kofradia, Zumaiako Arku Dantza eta Zahagi Dantza.
  • 14:30. Herri eskolako frontoia, gazte bazkaria.
  • 17:00. Odieta, haur jolasak Kulkiren industriaren herri kirolak.
  • Bazkalondoan, Elektrokela elektrotxaranga kalejiran, Gazte Asanbladak antolatuta.
  • 18:00. Jainekin txaranga kalejiran.
  • 21:30. Torreberri, DJ saioa: Saizar eta Kroke, GKS eta IASk antolatuta.
  • 22:30. Txosnagunea, Gazte Eguna Kontzertuak: Zeker, Niña Coyote eta Chico Tornado, Skaregekasko.
  • 22:30. Kofradia, dantzaldia Bide Batez.

Apirilak 12, igandea

  • 08:00. Goiz soinua Ustekabe txarangarekin. 
  • 11:00-13:30. Oxford aretoa, santelmoetako XXIII. Scalextric torneoa.
  • 11:30. Hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat, Arbustain Motor Elkarteak antolatuta.
  • 12:00. Trikiti kalejira Trikitxas bikotearekin.
  • 12:00. Sagarbide ikastetxetik irtenda, haurren danborrada.
  • 12:30. Ustekabe txarangaren saioa.
  • 16:30-19:00. Oxford aretoa, santelmoetako XXIII. Scalextric torneoa.
  • 17:00. Udaletxetik irtenda, buruhandi eta erraldoiak Udal Txistulari Bandarekin.
  • 17:15. Aitzuri pilotalekua, esku pilota partida profesionalak.
  • 18:30. Ustekabe txarangaren kalejira.
  • 18:30. Txosnagunea, bakarrizketak.
  • 19:00. Trikitxas bikotearekin trikiti kalejira.
  • 22:00. Txosnagunea, DJ saioa: Jo Ta Txo.
  • 22:15. Danborrada berezia.
  • 22:30. Kofradia, dantzaldia: Joselu Anaiak.
  • Gauerdian. Kofradia, bandera igotzea Jose Luis Saizabal "Etxeberri" arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor Elkarteak.
  • Jarraian, Kofradia, berbena Joselu Anaiak taldearekin.

Apirilak 13, astelehena: San Telmo eguna

  • 10:15. Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara.
  • 10:30. Meza Nagusia, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.
  • Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie.
  • 11:30-14:00. Odieta, puzgarriak.
  • 12:30. Incansables txarangarekin kalejira.
  • 16:30-19:00. Odieta, puzgarriak.
  • 17:00. Sagarbide, danborrada txikia 3. adinekoekin.
  • 18:00. Kofradia, plaza dantzak eta gehiago.
  • 18:00. Aitzuri pilotalekua, zesta-punta jaialdi profesionala. Jai Alai Master Series Finala.
  • 18:30. Incansables txarangarekin kalejira.
  • 19:30-22:30. Kofradia, dantzaldia Lotxo taldearekin.

Apirilak 17, ostirala

  • 17:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Igel-toka eta Pote txapelketa irekia, 12-16 urte.
  • Ondoren, +16 urte. Beheko Plaza elkarteak antolatuta.
  • 19:30. Amaia plaza, III. Irrintzi Lehiaketa.
  • 19:30. Oxford aretoa, Bertsofesta.
  • 22:00. Txosnagunea, Bertsio Gaua.

Apirilak 18, larunbata

  • 10:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, XXVI. Olagarro-zopa lehiaketa.
  • Ekitaldia alaitzeko, trikitilariak Elustondo anai-arrebak.
  • 11:00-14:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Bizijolas jolasak eta tailerrak.
  • 12:30. Iraunkorrak txarangarekin kalejira.
  • 14:00. Arranpla, Elkartasun Argazkia.
  • 14:15. Txosnagunea, bazkaria.
  • 14:30. Torreberri, ikasle eta gazte bazkaria, GKS eta IASek antolatuta.
  • 17:30. Gaztiok Piztu taldeak antolatuta, karropoteoaren kalejira.
  • 17:30. Kofradian, Iago Magoaren Etorri eta ikusi.
  • 18:00. Odieta, Herri-kirol ikuskizuna.
  • 18:30. Haurrentzat erromeria Joxe Mendizabalekin.
  • 18:30. Iraunkorrak txarangarekin kalejira.
  • 21:00. Odieta, futboleko finala (Reala-Atlético) ikusteko pantaila erraldoia. Euria egingo balu, Sagarbiden.
  • 22:00-01:00. Kofradia, diskoteka DJ Davila.
  • 22:30. Txosnagunea, kontzertuak: Bele, Labar eta Debrass Band.
  • 23:00. Torreberri, kontzertuak: Aimarz eta Hazas, GKS eta IASk antolatuta.

Apirilak 19, igandea

  • 08:00. Goiz soinua Zumai txarangarekin.
  • 10:00. Musikari gazteen goiz soinua.
  • 12:00. Itzurun hondartza, zaldi lasterketa.
  • 12:00. Joselontxos txarangaren kalejira.
  • 12:30. Saregile plaza, sardina erreak Zumaiako Herri Eskolako irakasle eta familien eskutik.
  • 17:00. Torreberrin hasita, haur ikuskizun ibiltaria, Zapotxin eta Kita del Pare txaranga.
  • 17:30. Trainerillen estropadak, XLI. San Telmo saria (gizonezkoak) eta XII. San Telmo saria (emakumezkoak).
  • 18:00. Joselontxos txarangaren kalejira .
  • 19:00. Kofradia, Samba Badago taldearen kontzertua.
  • 22:00. Kofradia, Olgetan taldearekin erromeria.
  • Gauerdian, bandera jaistea eta santelmoei agurra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide