Enri Eginoren erakusketa ikusteko azken egunak dira

Maddi Txintxurreta 2026ko apirilaren 4a

Enri Egino, Zumaiako Oxford aretoan. (M. Txintxurreta)

Enri Egino artista azkoitiarraren lanak astelehenera arte egongo dira ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. 

Enri Egino margolariaren erakusketa dago egunotan ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. Bertan, hogei lan desberdin erakutsi ditu artista azkoitiarrak.

Erakusketa astelehen arratsaldera arte egongo da zabalik, Oxford aretoan. Gaur eta bihar 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara ikusteko aukera izango da, eta astelehenean, berriz, arratsaldez bakarrik, 18:00etatik 20:00etara.

Apirilaren 8tik aurrera aurrera Kantauri Ondare Museoaren Itsasertzeko baporeak erakusketak hartuko du lekukoa, Alondegiko aretoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide