Saio bereziak

San Telmo jaietako haurren danborrada, bideoan

Usua Garin

Haurren danborradarekin eman diote hasiera gaur goizean San Telmo bezperari. Eguraldia lagun, ehundaka herritar atera dira kalera gaztetxoak agurtzera eta jaietako abestiak kantatzera. Iluntzean helduen txanda izango da danborrak astintzeko, 22:15ean hasita. 

San Telmo bezpera da gaur, eta urtero bezala, haurren danborradarekin itzartu dira zumaiarrak. Goizean goiz elkartu dira gaztetxoak Sagarbide ikastetxeko jolastokian, eta bertatik Kofradiaraino egin dute ibilbidea, herriko kaleak girotuz. Eguraldia lagun izan dute goizean, eta ehundaka herritar batu dira hitzordura. 

Gauean, berriz, helduen txanda izango da: 22:15ean hasiko dira danborrak astintzen, San Telmo egunari ongietorria emateko.

Goizeko danborradaren argazki bilduma hemen dago ikusgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide