'Flysch pop up' liburua aurkeztuko du Irene Iruretak, gaur Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2026ko apirilaren 23a

Ezkerretik, IƱaki Ostolaza alkatea, Irene Irureta sortzailea, eta Asier Hilario geologoa. (Euskal Kostaldeko Geoparkea)

Liburuen Nazioarteko Egunarekin batera aurkeztuko du sortzaile zumaiarrak liburua, gaur, 19:00etan Alondegiko Oxford aretoan. Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifiko Asier Hilariok ere parte hartuko du ekitaldian. 

Euskal Herrian egindako lehen pop up liburua aurkeztuko dute gaur Alondegiko Oxford aretoan, Liburuen Nazioarteko Egunarekin batera, Zumaiako Udalak irakurzaletasuna sustatzeko antolatu duen Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira ekimenaren barruan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta bertan izango dira liburuaren egile Irene Irureta sortzaile zumaiarra, eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifiko Asier Hilario. Izan ere, geologoak aholkulari eta gidoilari lanak egin ditu liburu horretan.

Flysch pop up liburuak Geoparkean eman diren Lurraren Historiako une esanguratsuak irudikatzen dira, hala nola, flyscharen sorrera, dinosauroen desagerpena, Historiaurreko gizakien arrastoa Ekain kobazuloan, eta abar luze bat. Bertan, lau testu ilustratu eta beste hainbeste altxagarri tartekatu ditu Iruretak.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide