Joseba Egañaren eta Tony Butten hitzaldiak izango dira gaur eta bihar Geoparkeen astearen baitan

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 26a

Joseba Egaña, meteorologoa. (Gorka Zabaleta)

Joseba Egaña meteorologoak gaur arratsaldean eskainiko du hitzaldia, Surfa eta zientzia erakusketaren inaugurazioan. Bihar, bestalde, Tony Butt surflari eta ozeanografoaren txanda izango da.

Pasa den ostiraletik Europako Geoparkeen Asteko egitarauan murgilduta dago Euskal Kostaldeko Geoparkea, eta zientziari nahiz surfari eskainitako ekintza sorten artean, bi hitzaldi izango dira gaur eta bihar. 

Gaur, 18:00etan, Surfa eta Zientzia erakusketa zabalduko dute Oxford aretoan, eta inaugurazio ekitaldian, Joseba Egaña Euskalmeteko (Euskal Metereologia Agentzia) iragarpen arduraduna meterologiak olatuengan duen eraginaz ariko da solasean. Erakusketa maiatzaren 31 arte egongo da ikusgai.

Biharko hitzalzia izango da Europako Geoparkeen Astearen baitan Deba, Mutriku eta Zumaia artean antolatutako hitzordurik garrantzitsuenetakoa. Tony Butt surflaria eta ozeanografia fisikoan doktorea Aita Mari aretoan izango da, Asier Hilario geoparkeko zuzendari zientifikoarekin solasean. Solasaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera librea izango du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide