Nagusilaneko boluntarioak omendu dituzte

Juan Luis Romatet

Nagusilaneko kideak eta udal ordezkariak, atzo. (Utzitakoa)

Nagusilan elkarteko Zumaiako taldeak mende laurdena bete du aurten. Urteurren borobil hura ospatzeko, bazkaria egin zuten atzo, eta urte kopuru jakin batzuetan taldean kolaboratzen aritu diren boluntarioak omendu zituzten. 

Ospakizunetan sartuta daude Zumaiako Nagusilan taldeko kideak. Herrian taldea eratu zutela 25 urte bete dira aurten, eta urteurrena ospatzeko ekintza desberdinak antolatu dituzte. Horien artean, atzo bertan lagunarteko bazkaria egin zuten, eta 10, 15 eta 20 urtetan boluntario izan diren herritarrak ere omendu zituzten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide