Pariserako bidaiaz gozatzeko aukera izan dute Klarinete Laukoteen Lehiaketako irabazleek

Juan Luis Romatet

Klarinete laukoteetako kideak, Parisen. (Utzitakoa)

Pasa den abenduan egin zuten lehiaketa, eta haren irabazleak Parisera joan dira. Besteak beste, musika instrumentuak egiten dituen Buffet Crampon lantegia ezagutu dute. 

Iazko abenduaren 13an egin zuten Klarinete Laukoteen Lehiaketa Zumaian. Lehen, Klarinete Maratoiaren aterpean egiten zuten lehiaketa, baina bide hura amaituta, jarduerarekin jarraitzea erabaki zuten. Hala, azken edizioan berdinketa izan zen bi laukoteren artean, eta taldekide guztiek izan dute Jaialdi kategoriko sari nagusiaz gozatzeko aukera: Parisera bidaia, hain zuzen.

Frantziako hiriburuan igarotako denboran musikarekin lotutako zenbait txoko ezagutzeko aukera izan dute, horien artean, musika instrumentuak egiten dituen Buffet Crampon etxea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide