Egunotan ikusgai daude Alondegiko Oxford aretoan duela astebete, pasa den igandean, Zumaian egin zen Kaleko puntura lehiaketan parte hartu zuten margolarien lanak. Jokin Telleriak irabazi du aurtengo aldia, eta lan sarituaz gain, lehiaketan parte hartu zuten beste parte hartzaileen lanak ere erakutsi dituzte erakusketan.
Mostrak bihar arratsaldean itxiko ditu ateak. Beraz, gaur arratsaldean eta bihar goizean eta arratsaldean bisitatu ahal izango da erakusketa. Arratsaldetan, 18:30etik 20:30era bisitatu ahal izango da, eta bihar eguerdian ere bai, 12:30etik 14:00etara.