Trenbideetan gauez lanean ibiltzen den tren bat errailetatik atera zen atzo goizaldean, Zarauzko sarreran, herriko tren geltokitik metro gutxira. Gertakariak Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua etetera behartu zuen Euskotren, eta atzo egun osoan zehar, autobusez egin behar izan zuten bi herrien arteko bidea erabiltzaileek.
Gauean atzo egun osoan eta gaur gauean zerbitzua bere onera bueltatzeko lanetan aritu dira. Lehendabizi, trena berriro ere errailen gainean jarri behar izan dute, baita gertakaria izan zen lekua egonkortu eta zerbitzua segurtasunez eskain daitekeela baieztatu ere. Lortu dute helburua, eta goizeko lehen orduetarako martxan zen atzera Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua.