Kirolak ere bere tartea izan du asteburuan ospatu diren San Pedro jaietan. Larunbat arratsaldean, esaterako, zesta puntako San Pedro Txapelketako finalak jokatu zituzten Aitzuri pilotalekuan. Lau partida jokatu zituzten, kategoria bakoitzean bana.
Maiatzaren amaieran ekin zioten txapelketa horren aurtengo edizioari. Berrikuntza bezala, finalen aurretiko jardunaldietan kinielak jokatu zituzten, eta haietan hobekien aritu ziren bi aurrelari eta bi atzelari sailkatu ziren finaletara. Neska, kimu mutil, infantil mutil eta kadete mutil kategorietan jokatu dute aurtengo txapelketa, harrobiko puntistak izan dira lehian, eta Zumaiakoak bakarrik ez, Euskal Herriko beste klub edota herrietako puntistak ere kantxaratu dira Aitzurin.
Pasa den larunbatean jokatutako finaletan izandako emaitzak honakoak izan ziren:
Neskak
June-Irati vs Aia-Annet: 12-10, 12-9
Kimuak
Danel-Enai vs Ilan-Garai: 12-9, 12-9
Infantilak
Iruskieta-Aldalur vs Palacios-Urreizti: 10-12, 7-12
Kadeteak
Iruzkieta-Urreizti vs Amets-Nikolas: 12-9, 12-9
Zumaiako zesta punta eskolak ordezkaritza izan du aurtengo finaletan. Neskatan, June Iruretagoienak partida irabazi zuen; Annet, bestalde, txapeldunorde izan da. Mutiletan, kimuen kategorian, garaipena erdietsi zuen Enai Huertosek.
Zumaiako puntisten garaipenak
Pasatako gogoratzeko asteburua izan da Zumaiako puntistentzat. Pasa den ostiralean, Euskadiko buruz buruko txapelketa irabazi zuen Cosme Agirre zumaiarrak, Berriatuan. Ostiralean baita ere, Haritz Egañak Munitibarren jokatutako Rookies Series txapelketako finala irabazi zuen, Oinatz Agirregomezkorta mutrikuarrarekin bikotea osatuta, Txomin Landaluze eta Xuban Galdosen aurka.
Marlon Watkinsek eta Mikel Silvetik ere partida izan zuten pasa den asteburuan. Kasu horretan, Andoainen San Juan jaien inguruan antolatutako zesta punta txapelketako finala, baita txapelketako azken partidan gailendu ere.

