Kontzertu berezia entzuteko aukera izango da gaur gauean Komentuko lorategian. Miniboy/BigBoy talde edo taldeetako kideek pasa den maiatzean atera zuten disko bikoitza aurkeztuko dute zuzenean, 22:00etan hasiko den emanaldian.
Miniboy eta Berpiztuak izenarekin aterako dira gaurkoan jendaurrera. Izan ere, Miniboy bezala hasiko dute emanaldia, eta pixkanaka BigBoyen aritu ziren musikari batzuk gehituko zaizkie kontzertuan zehar.
Udaberriarekin batera, ia sorpresaz, bi disko atera zituzten aldi berean: Hildako anonimoak Miniboy izenarekin, eta Animaliak BigBoy bezala. Disko horietan jasotako abestiak entzuteko aukera izango da gaurkoan Komentuko lorategian, baita aurreko hamarkadan atera zituzten Big Boy eta Zapasalto diskoetakoak.