Astelehenean zabalduko dute Olagarro Eguneko azokarako izena emateko epea

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 12a

Olagarro Eguneko azoka.

Irailaren 19an, larunbata, egingo dute Olagarro Eguna Zumaian. Goiz partean azoka egingo da, eta han parte hartuko nahiko dutenek astelehenetik aurrera izango dute izena emateko aukera.

Olagarro Egunera begira jarritako dago udala. Aurten irailaren 19an egingo dute olagarroa protagonista duen jai eguna. Egun horretan herriko puntu desberdinetan jarriko dituzten txosnetan lan egiteko, edo plazan egingo den herri bazkaria zerbitzatzeko herriko talde eta elkarteei laguntza eskatu berri du udalak. Orain, larunbatean egingo den azokarako izen ematea zabaltzear dagoela iragarri du. 

Olagarro Egunaren egitarauaren barruan, itsas gaien inguruko azoka egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan, 10:30etik 14:30era bitartean. Bertan parte hartu nahiko dutenek astelehenetik aurrera izango dute apuntatzeko aukera. Horretarako, honako formularioa bete beharko dute. Apuntatzeko azken eguna irailaren 1a izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide