Urte gorabeheratsuak bizi izan ditu Telmo Deun arraun elkarteak azken urteotan, bulego kontuei dagokionez. 2024. urtean orduko zuzendaritzak dimisioa eman zuen, eta arraunlariek osatu zuten zuzendaritza berria. Iaz lehendakari aldaketa izan zen, eta pasa den uztailean zuzendaritza berria aukeratzeko prozesua abiatu zuten, iazko urte amaieran egindako batzarrean agindu bezala.
Atzo zabaldu zuten hautagai zerrenda aurkezteko epea, eta arraun elkarteko burua hartzeko interesa dutenek irailaren 15era arte izango dute epea. Zerrendak, itxiak izango dira, eta bost hautagaien eta ordezko bi bazkideren izenekin aurkeztuko direla eman dute jakitera, zerrendako bazkideen sinadurekin. Argitu dute zerrendaburua izango dela klubeko presidente izateko hautagaia.
Behin epea itxita, hautagaien zerrenda bakarra aurkeztu bada, inongo bozketarik gabe emango da ontzat. Aldiz, zerrenda bat baino gehiago aurkezten bada, irailaren 30ean egingo dute ezohiko batzarrean egingo da bozketa zerrenda desberdinen artean.