Ordenantza fiskalak izango dituzte hizpide gaurko udalbatzarrean

Maddi Txintxurreta

Zumaiako udaletxea.

Gaur egingo dute iraileko udalbatzarra, eta udalak pasa den astean iragarri bezala, ordenantza fiskalak izango dituzte hizpide.

Zumaiako Udalak pasa den astean iragarri bezala, 2027ko ordenantza fiskalak landuko dituzte gaur, 18:00etatik aurrera, egingo duten iraileko udalbatzarrean. Udal gobernuak tasen %2,5eko igoera orokorra proposatuko du, eta, horrekin batera, egonaldi turistikoen gaineko berria izango dute hizpide hautetsiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide