650 lagun inguruk parte hartuko dute datorren larunbatean, urriaren 3an, Zumaian egingo duten Flysh Trail mendi lasterketaren 17. edizioan. Astebete lehenago, baina, entrenamendu saioa egingo dute; bihar izango da azken prestakuntza saioa, 08:00etan Lubaki kiroldegiaren aurretik abiatuta.
Ondoren, mokadutxoaz lagunduta, Luzera Salto ekimenean parte hartu dutenen esperientzia ezagutzeko aukera izango dute entrenamendura animatzen direnek. Saio hori 11:00etan izango da Emakumeen Etxean. Jakitera eman dutenez, herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera.