La última ronda en Venecia film italiarra emango dute bihar, 19:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Pelikula horrekin zabalduko du Ostarrenak udazkenerako prestatu duen zinema zikloa.
Francesco Sossai zuzendariaren filmak istorio xumea eta hunkigarria dakar pantaila handira. Carlobianchi eta Doriano aspaldiko lagunenak arkitektura ikasten ari den Giulio gaztearen bizitzan gurutzatuko dira, eta haiek usteak deseraikiko dituen bidaia bati ekingo diote.