Datorren azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako hautagaien proposamena ondu du EAJk, eta Lide Amilibia sartu du Gipuzkoako zerrendan. Euskadi Buru Batzarrak (EBB) proposatutako zerrendei EAJko militanteek eman beharko diote onespena, hilaren 17ko Ezohiko Batzar Nazionalarekin amaituko den barne prozesuaren bitartez. Hala ere, zumaiarrak ez luke Kongresuan eserlekua lortzeko aukerarik izango, izan ere, egun dituen bost eserlekuetatik bi okupatzen dituzte Gipuzkoako diputatuek, eta jeltzaleen lehen hiru hautagaiak Maribel Vaquero, Joseba Agirretxea eta Eneko Goia dira.
EBBk atzo, asteazkena, bidali zuen bere hautagaien proposamena Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeetara, militantziak behin-behineko zerrendei onespena eman diezaion edo hautagai berriak proposatu ditzan. Urriaren 17ko asanbladarekin ebatziko dituzte EAJren behin-betiko zerrendak.