Zumaiako udal ordezkariek azaroko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar, osteguna, 18:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian, eta 2027ko udal aurrekontuak izango dituzte hizpide, besteren artean. EH Bilduren udal gobernuak 21,1 milioi euroko aurrekontu proposamena ondu du datorren urterako, eta proposamen horri hainbat zuzenketa egin dizkio EAJk.
Bestalde, Zumaiako berdeguneen, lorategien, parkeen nahiz zuhaitzen zaintze eta mantentze zerbitzuaren kudeaketaz ariko dira solasean, eta Euskararen Egunaren atarian, Ni euskara naiz mozioa aztertuko dute.
Honako hau da biharko udalbatzarreko gai zerrenda:
1.- Iraileko eta urriko udalbatzarretako aktak onartzea.
2.- 2027ko aurrekontu proiektuak onartzea.
2.- Udalaren 2026ko hogeigarren kreditu aldaketa onartzea.
3.- Zumaiako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta zuhaitzak mantentzeko, zaintzeko, aldatzeko eta hobetzeko zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa onartzea.
4.- Ni euskaraz naiz euskararen aldeko adierazpena onartzea.
5.- Udalaren 2026ko hamabosgarren erreparo orria jakinarazi.
6.- Udalaren 2026ko hemeretzigarren kreditu aldaketa jakinarazi.
7.- Alkatearen ebazpenen berri eman.
8.- Galderak eta erreguak.