Bi dantza emanaldi izango dira abuztuaren 8an, 20:00etan, Odieta frontoian. Amaia Elizaranek eta Liam Ó Maonlaík Ihir ikuskizuna aurkeztuko dute, eta Ertza konpainiak Otempodiz koreografia. Saio hau Zumaiako 40. Musika Jaialdiaren barruan sartzen da.
Zumaiako XXXVI. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa izango da ikusgai Oxford aretoan uztailaren 24tik abuztuaren 11ra bitartean, egunero 18:30etik 20:30era.