Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua izango da abuztuaren 11n, igandea, 20:00etan hasita, San Pedro Parrokian. Mentxu Pierrugues eta Susana García de Salazar piano-jotzaileek Tres más tres emanaldia eskainiko dute. Kontzertu hau Zumaiako 40. Musika Jaialdiaren barruan sartzen da.
Zumaiako XXXVI. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa izango da ikusgai Oxford aretoan uztailaren 24tik abuztuaren 11ra bitartean, egunero 18:30etik 20:30era.