Zesta punta jaialdia jokatuko dute Aitzuri frontoian irailaren 13an, Olagarro Egunaren bezperan. 19:00etan hasiko da eta bi partidaz osatuko da: Elaia-Arai vs Erika-Frida Urreisti-Lopez vs Erkiaga-Uranga Sarrerak 10 euroan izango dira salgai online (www.eramanjaialai.com) eta 12 euroan leihatilan.
Argi urdin arrosa laranja izeneko erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan irailaren12tik urriaren 2ra bitartean. Maite Gonzalez Martinezen, Jone Erzilla Etxegibelen eta Ari Cardozoren lanek osatzen dute erakusketa. Ordutegia: astegunetan, 18:30etik 20:30era; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:30era eta 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Jonás Trueba. Aktoreak: Itsaso Arana, Vito Sanz. Generoa: komedia. Urtea. 2024. Herrialdea: Espainia. 15 urte elkarrekin igaro ondoren, Ale eta Alexek ideia zentzugabe bat dute: festa bat antolatzea haustura ospatzeko. Iragarki honek txundituta uzten ditu bere maiteak, baina haiek tinko eusten diote banatzeko erabakiari, edo agian ez? Irailaren 13an, 14an, 15ean eta 16an, 19:30ean, Aita Marin.