17:30. Odieta frontoia, pala egokitua bikoteka eta kirol ikuskizuna, GKS eta IASek antolatuta. 19:30. Torreberri aterpea, Ukabilak Gora taldeak antolatuta, kontzertuak: SOEZ eta Fronte Berria. 21:00. Txosnagunea, DJ gaua. 22:00. Zumaiena, bertso jaialdia: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena, Aitor Etxebarriazarraga, Xabat Illarregi eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Jon Maia.
Ukabilak Gora taldeak antolatuta, kontzertuak izango dira apirilak 10 ostiralean 19:30etik aurrera Torreberri Gaztetxeko aterpean: SOEZ eta Fronte Berria.
Sarrerak salgai Turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan, 10 euroan.
Hizkuntza: Euskara