Albistegia

'Kontadazu euria ikusi duzun' kantua euskarara ekarri du Leok'k taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

John Fogerty Creedence Clearwater Revival taldeko musikariak 1970ean konposatutako Have you ever seen the rain? kantua ekarri dute euskarara. Zestoako musikarekin lotutako hainbat argazkirekin osatu dute bideoa.

Zestoako Leok-k musika taldea sortu zutela 57 urte dira aurten. Musikan urteetan egindako ibilbidearen urtemugan argitalpen berria kaleratu dute. Hain zuzen ere, Creedence Clearwater Revival taldeko John Fogerty musikariak 1970ean konposatu zuen Have you ever seen the rain? kanta ezaguna euskaratu, grabatu eta bideo txiki bat plazaratu dute. 

Kontadazu euria ikusi duzun izenburuko kantuaren bideoa herritarren argazkiekin osatu dute, Zestoako musika taldeak azaldu duenaren arabera: "Urte hauetan guztietan musikan eta herriko musikaren eboluzioa azaldu nahi izan dugu argazkien bidez".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide