Saregileak, Euskotren ligako ezustekoa, ETBko albistegian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025eko abuztuaren 13a

Euskotren ligara itzuli eta gero, Zumaia-Delteco ezustekoa ematen ari da aurtengo denboraldian. Horren berir eman dute ETB-1eko albistegietan. 

Hainbat urtez traineruetako bigarren mailan aritu eta gero, iazko denboraldi amaieran lortu zuen Telmo Deun arraun elkarteko emakumeen ontziak Euskotren ligara itzultzea. Aurtengo denboraldirako jarritako helburua mailari eustea izan zen, ahal zela play offa jokatu gabe. Aise ari dira betetzen helburua saregileak, une honetan laugarren direlarik sailkapenean.

Horren berri eman dute ETB-1ko Gaur Egunen. Horretarako Ainhoa Segurola eta Maddi Aranburu elkarrizketatu dituzte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide