Zumaiako traineruen estropadetako emaitzak, kronikak eta askoz gehiago aurkituko duzu hemen.
Zarautzek eta Pedreñak irabazi dituzte ezustekoz betetako Zumaiako banderak

Juan Luis Romatet uzt 06 Kirola

Zarautz nagusi izan da ETE ligako estropadan, eta denboraldiko laugarren bandera lortu du. KAE 1eko estropadan, berriz, ezustekoa eman du Pedreñak, eta itsaso aldaketaz baliatu da bandera irabazteko. Linean jokatu behar ziren estropadak erlojupekoak izan dira azkenean, balizak jartzeko izandako arazoengatik.