Otezuriko egoiliarrek Anoeta ezagutu dute Realeko bi jokalari ohiren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko otsailaren 13a

Otezuriko egoiliarrak anoetan. (Real Sociedad)

Realeko bi jokalari ohiek lagunduta, Anoeta futbol zelaia barrutik ezagutu dute Otezuriko egoiliarrek. 

Irteera berezia egin zuten atzo, osteguna, Otezuri zentroko zenbait egoiliarrek. Diego Alvarez eta Ibon Amutxastegi Realeko jokalari ohiek lagunduta, Anoeta estadioa barrutik ezagutu zuten, eta taldeko argazkia egin zuten zelaian.

LaLiga fundazioak eta Futbolari Beteranoen Espainiako Federazioak elkarlanean antolatutako Oroipen tailerra ekimenari esker, Realeko jokalarien bisitak jaso dituzte. Hilaren hasieran txuriurdinekin bi liga irabazi zituzten Alberto Gorriz eta Diego Alvarez izan ziren egoitzan, eta pasa den azaroan, berriz, Alberto Bixio Gorriz eta Mikel Loinaz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide