ZUMAIENA, Zumaiarrekin osatutako eta Zumaiarrentzat lan egiten duen ikastola da. Langile, familia, herritarrak, instituzio eta erakunde ezberdinekin herrigintzan dihardugu, herri onurarako entitatea bait gara.
Gure sustraiak zeintzuk diren jakinik, EUSKARA ETA HERRI KULTURA gure hezkuntza proiektuaren ardatz dira eta non gauden eta zer garen jakinik, kulturartekotasuna eta denen arteko elkarrizketa sustatzen dugu, gizarte osasuntsu bat bideratzeko asmoz. Arlo akademikoa lantzeaz gain, gure ikasleak pertsona bezala, bere osotasunean, heztea dugu helburu, gure sustraietatik abiatuz munduko herritar bihurtuz. Bide honetan, Zumaia eraikitzen jarraituko dugu.
Kantuz sortu zinen, eta kantuz bizi izan zara. Zure kantuetan murgildurik igaro ditugu belaunaldiz belaunaldi gure gau eta egunak. Zure kantua isiltzera doan hemendik aurrera, zure ahots leunak hutsu…
Egun berezia izan zen atzokoa Zumaienan. Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu bertara etorri zineten guztiei. Elkarlanaren indarrean sinesten dugulako, gogoz eta ilusioz lanean jarraitzeko bultzada…
Sormenak dena bustitzen du, inguratzen gaituen guztia ukitu… sukaldaritza ere sormenari hegalak emateko testuinguru bikaina da, ezbairik gabe. Maria Amundarain gure ikasle ohia ibilbide interes…
Emakumeak, emakume euskaldunak, emakume euskaldun kirolariak. Herriko klub xume batek egindako apustuak, bultzatutako ametsak, Txinaraino eraman zuen Andrea gure ikaslea, munduko mailan jokatutako 18…