Lan ona egin dute Zumaiako klubeko boxeolariek Aitzuriko jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Cuban Boxing 2026ko ekainaren 15a

Iker Fernandez, gorriz, larunbatean Aitzurin egindako borrokaldian. (Juan Luis Romatet)

Boxeo jaialdia egin zen pasa den larunbatean Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Zumaia Cuban Boxingeko boxeolariek lan ona egin zuten, bi garaipen eta bi porrotekin.

Iker Fernandez juniorrak garaipena lortu zuen 60 kiloko kategorian. Boxeo erasokorra erakutsi zuen, eta zail jarri zizkion gauzak esperientzia handiagoa zuen aurkariari. Unai Anacabek, elite mailan eta 67 kiloan, gailendu egin zuen bere aurkaria, hiru roundetan nagusi izanez. 

Jesus Magnevy, bere aldetik, 60 kiloko kategorian aritu zen, eta lehen eta bigarren roundetan emandako kolpeekin, odoletan utzi zuen aurkaria; paramedikoek artatu egin behar izan zuten. Hala ere, epaileek galtzailetzat eman zuten Magnevy, nahiz eta galtzea ez zuen merezi. Iñaki Lopek, berriz, borrokaldi oso ona egin zuen, baina ez zen nahikoa izan garaipena erdiesteko, eta puntutan galdu zuen.

Zorionak egindako lan onagatik. Lanean jarraitzen dugu.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide