Azaroaren 9tik 13 bitartera pasa berri den XV. Klarinete Maratoiaren balorazio oso positiboa, oro har, egin dute egitasmo hau antolatzen izan diren Sapere Aude Sinfoniettako kideek. Jardunaldi desberdinak izan dira eta parte-hartzea ona izan da, aurtengo 15. edizio berezi honetan: 70 lagun baino gehigok izena eman dute ikasle gisa eta honi gehitu behar zaizkio Musika Bandako kideak, erakusketara etorri ziren musika etxeetako profesionalak eta hainbat musika eskola zein kontserbatorietako irakasle. Ehun lagunen bueltan ibili dira bost egun hauetan klarinetearen aitzakian.
Etxekoetaz aparte, alegia, zumaiarrez gain, Donostia, Zarautz, Lakuntza, Villodas, Mutriku, Irun, Gasteiz, Iruñea, Noain, Urretxu, Azpeitia, Azkoitia, Asteasu, Andoain, Pasai Antxo, Errenteria, Lezo, Tolosa, Legazpi eta Debako klarinete joleak izan ditugu. Eta partaide kopuru zuzen honi gehitu behar zaio ere hauen bueltan mugitzen diren guztiak: irakasleak, eta batez ere gurasoak. 15 edizio egin eta hainbeste partaide izatea, marka handia da eta erakusten du Maratoia ez dela atzean geratzen ari, bost egunetan zehar gauza asko eskeini baitira: klarinete eskoletaz gain, erakusketa, Clarinet Clinic saioak, emanaldiak, lehiaketa, kontzertu bikainak izan ditugu. Oraingoan ere hainbat berrikuntza izan dira harrera ona izan dutenak eta ildo beretik jarraituaz, antolatzaileak ari dira hurrengo ediziorako ere beste hainbatekin bueltaka eta itxura ematen.
Adin guztietako Kontserbatorio eta Musika Eskola askotako ikasleak hurbildu dira Zumaiara egun horietan; askok errepikatu egiten dute eta beste batzuk estreinekoz etorri dira baina hurrengo urtean bueltatzeko asmoa azaldu dute, nahiz eta egunerokotasunagatik mugitzeko malgutasun arazoekin topatu (tartea bilatuko dutela esanez joan ziren, honelako ekintzak ez baitira hain eskuragarri eta konzentrauta egoten). Publiko zabalera eskainitako ekitaldietan ere jendearen harrera ona izan da. Bitxikeri moduan aipatu behar da kanpotar ugari inguratu direla eta guztiek eskerrak eman dutela honelako ekintzak aurrera eramagategatik.
Eta azkenik, aipatu azken urteotan indarra hartu duen laukote lehiaketa kontzertuaren irabazleak. Aipatu beharrekoa dugu 14 laukoteek izena eman eta parte hartu zutela, hiru maila ezberdinetan banatuak (8-12 / 13-16 eta 17-20 urte bitartekoak).
GAIA eta HELBURUA: klarinete Laukoteentzat idatzita dagoen literatura sustatzea, obra originalak zein moldaketak.
EPAI MAHIAKOAK publikoan nahastuta egon zen (Urval Ensemble, ZUMB, Musika Jaialdia eta irakasle adituak). Besteak beste, oso kontuan hartu ziren irizpideak hauek izan ziren:
- Aurkeztutako lanen trebetasuna baino, originaltasuna edukitzea.
- Klarinetea eta bere familiako instrumentuak erabiltzea.
- Agerlekuan azaldutako jarrera.
SARIAri dagokionez maila bakoitzean, Talde irabazlearentzako sari ekonomikoa eta diploma izan zen, eta. 17-20 urte bitarteko mailan gainera, irabazleek aukera izango dute 2017eko udaran, Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdian kontzertua eskeintzeko. Iaz ere halaxe egin zen baina auten berrikuntza gisa, Ludoteka Saria eta Gaztetxola saria izan ditugu. Honela, emaitza hauxe izan zen:
-LUDOTEKA SARIA (8-12urte bitartekoak) THE FROGGY DAY (Folk Song /MoldK. Mikel Emezabal) abestiarekin: Axel Arrikarte, Iosu Mujika, Alex Castro eta Oier Moreno.Asteasukoak eta Andoaindarra (Andoaingo musika eskolako ikasleak). Irabazleen diploma eta sari ekonomikoaz gain, adosteko data batean Zumaiako Ludotekan kontzertua eskeniko dute.
-GAZTETXOLA SARIA (13-16 urte bitartekoak): KLEZMER Tryptich (Mike Curtis) lana aurkeztu zuten. Gorka Egino, Adrian Santacruz, Irene Divar eta Sergio Garcia de la Torre. Gasteizko "Jesús Guridi" kontserbatorioko ikasleak. Irabazleen diploma eta sari ekonomikoaz gain, adosteko data batean Zumaiako gaztetxolan kontzertua eskeniko dute.
-MUSIKA JAIALDIA SARIA (17-20 urte bitartekoak): CAPRICE FOR CLARINETS (Clare Grudman) lana aurkeztu zuten. Claudia Alduncin, Odei Bretón, Malen Trenado eta Peru Tolosa. Donostiako "Francisco Escudero" Kontserbatorioko, Errenteria Musikal Kontserbatorioko eta Zumaiako Musika Eskolako ikasleekin osaturiko taldea. Irabazleen diploma eta sari ekonomikoaz gain, 2017ko Zumaiako Musika Jailadiari irekiera emango dion kontzertua eskeniko dute.
Aipatzekoa ere klarinetearen aitzakian izandako festa hau, igande arratsaldean bukatu zela ganbara musika kontzertu berezi batekin non, sona handiko musika jaialdeien pare, egitarau bitxia eskeni zen Sapere Aude Sinfoniettako lagunen eskutik.
http://www.sapereaudesinfonietta.com/xv-klarinete-maratoia-2016-eus