'Bada zer' saioaren bigarren denboraldiko bigarren atala, bihar ikusgai

Guka Telebista 2025ko ots. 12a, 16:36

Bihar eskainiko du Guka Telebistak Bada zer erreportaje sortaren bigarren denboraldiko bigarren atala. Saio horretan dastamena izango da jorratuko duten zentzumena, eta platerekoak izango dira hiru protagonistak uztartuko dituztenak.

Oraingoan, izango da zer dastatu. Hain zuzen, Bada zer erreportaje sortaren bigarren denboraldiko bigarren atala eskainiko du bihar Guka Telebistak, 22:00etan hasita. Dastamena izango da saioan jorratuko den zentzumena, eta platerekoak izango dira hiru protagonistak lotuko dituzten elementuak: Beizamako Ostatu Zaharreko Idoia Urtuzaga, Azpeitiko Larrañaga hoteleko Mari Karmen Aizarna eta Getariako Balearri jatetxeko Imanol Goikoetxea.  

Bihar telebistan eskainiko du Gukak Bada zer saioa, eta ostiral goizetik aurrera ikusi ahal izango da Gukaren webgune guztietan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide